Zer da Hamen Bertokoa?

Lea-Artibain ekoiztutako elikagaiak eskualde honetako herritarren artean ezagutzera emateko proiektua da, produktu hauen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko helburua duena.

Zergatik?

Janari osasuntsuarekiko kontzientzia, apurka, zabaltzen ari da herritarrengan. Baina azken urteotan nekazari eta abeltzain kopurua jaitsi egin da, eta errelebo falta ere arazo handia da.

Erosteko moduak ere asko aldatu dira, eta bertoko produktuak erosteko ohitura ere jaitsi izan da. Egoera horri aurre egiteko, besteak beste, Lea-Artibain egindako elikagaiak bertoko kontsumitzaileei eskura ipintzea beharrezkoa da.

Bide hori, gainera, eragile guztiek (nekazari, kontsumitzaile eta merkatari zein ostalariek) elkarlanean abiatu dute.

Zertarako?

Guztion elkarlanarekin eskualdeko baserriak eta herrietako denda, jatetxe eta tabernak ekonomikoki, sozialki eta ingurumenarekiko jasangarriak izan daitezen lortu nahi dugu.

Zelan?

Berton ekoiztutakoa berton modu arduratsuan kontsumitzea errazteko ekintzen bidez:

  • “Hamen bertokoa”, Lea-Artibain ekoiztutako produktuen zigilua sortu eta indartu
  • Kontsumitzaileak kontzientziatzeko kanpainak
  • “Hamen bertokoa” osatzen duten ekoizle, merkatari, ostalari, taberna eta jatetxeen katalogoa sortu eta zabaldu
  • “Hamen bertokoa” elikagaiak darabiltzaten denda, taberna, jatetxe eta ostatuak promozionatu
  • Eskualdeko elikagaiak Lea-Artibaiko jangela, denda eta tabernetara helarazteko sarea sortu

Bertoko produktuak kontsumitzeko arrazoiak

Osasuna

Garaian garaiko elikagaiak, freskoak eta garbiak jateko, zenbat eta hurbilagokoak, hobe.

Ekonomia

Lea-Artibaiko ekonomia orekatu eta sendotzeko, baserriak eta merkataritza txikia zein ostalaritza biziberritzeko.

Duintasuna

Baserritarren lan baldintza duinak eta bidezko prezioak bermatzeko, hurbileko kontsumoa sustatuz.

Ingurumena

Garraio kostuak murrizteagaz batera, kutsadura ere murrizten da. Baserriak bizirik izanik, paisaiaren oreka eta lurraren kultura zaindu eta berreskuratu nahi dira.

Egin zaitez Hamen Bertokoa KIDEA!

Kide eginda zure atxikimendua eta babesa emango dizkiozu proiektuari.
Informazioa lehen eskuan jasotzeko aukera aparta!
Zozketetan parte hartu ahal izango duzu

Eman IZENA

Laguntzaileak

FEADER fondoak kofinantzatutako proiektua

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies