“Hamen Bertokoa”: Platerean egunero, gaurtik

Izenak dena dio. Hamen (Lea-Artibain esaten dugun moduan), bertokoa. Eta irudiak irribarre bat ipini nahi du eguneroko platerean, itsaso, lur eta eguzkiaren emaitzak ahora eramaten ditugun aldiro. Jaten dugun aldiro, erabaki garrantzitsuak hartzen ari baigara.

Eskualdeko produktu sanoak janda, ez gara ari soilik gure etxekoen osasuna zaintzen, eskualdearen beraren garapen ekonomiko, sozial eta kultural orekatuaren alde ere ari gara. Baserritar gehiago behar direlako, elikagai ekoizle gehiago, euren lana baldintza duinetan egingo dutenak, kalitatezko elikagaiak egingo dituztenak, eta bide batez gure paisaien oreka zainduko dutenak. Eta horretarako, gure eguneroko platerean Hamen Bertokoa nagusi izatea beharko genuke. Elkarrekin baino ezingo dugu lortu! Danon onerako.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies