Hasi dira Lea-Artibaiko ekoizle, ostalari eta merkatariak Hamen Bertokoa proiektura atxikimendua egiten

Hainbat dira jada eskualdeko elikagai sanoen produkzioa eta kontsumoa sustatzeko jaio dan alkarlan proiektuagaz bat egin duten ekoizleak, ostalariak eta merkatariak. Apirilaren 10ean egin zen, formalki, lehenengo atxikimendu-ematearen sinadura ekitalditxoa. Bertan, sinatu duten kideek Hamen Bertokoaren filosofia eta helburuekin bat egin dute. Ekoizleen kasuan, euren produktuak Hamen Bertokoa-ko kide diren merkatari eta ostalarien esku ipintzeko erraztasunak emonez eta kalitatezko ekoizpenak ziurtatuz. Eta merkatari zein ostalarien kasuan, eskualdeko eta batik bat Hamen Bertokoa-ko kide diren ekoizleen produktuen erabilpenari lehentasuna eta ikusgarritasuna emonez.

Hurrengo egunetan atxikimenduak gehitzen joango dira, eta Aste Santuaren osteko asteetan ekingo zaio Hamen Bertokoa-ko kide diren ekoizleen katalogoa banatzeari, eta merkatari zein ostalarien establezimenduetan Hamen Bertokoa-ren ikurra ikusgarri ipintzeari.

Hemen ikus ditzakezu Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkari digitalean sinadura ekitaldiko argazkiak.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies