Hamen Bertokoa proiektua Berriatuko Azokan izan da

Lehenengo bider kalean ikusgai egon dira Hamen Bertokoa eskualdeko elikagaien promoziorako proiektuaren ikurrak eta informazioa, aurreko zapatuan Berriatuan egindako Azokan. Proiektuko kide diren ekoizleetako batzuk han zeuden, eta euren erakusmahaietan Hamen Bertokoa-ren ikurra eta informazioa zegoen.

Horregaz batera, Azokan bertan ipini ziren partaidetza orrien bidez Hamen Bertokoa-ko kide egin ziren zapatuan beste 48 herritar. Eta, hain zuzen be, herritar horien artean egin zen zapatu eguerdian eskualdeko produktuen sorta baten zozketa. Irabazlea Marije Ibarloza izan zen.

Hurrengo kaleko hitzordu berezia Markina-Xemeinen datorren zapatuan ospatuko den Baserri Eguna izango da.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies