Baserri Eguneko II. Trikitixa Txapelketako sariak, Hamen Bertokoa produktuekin

Zapatuan Markina-Xemeinen ospatuko den Baserri Egunaren barruan lehiatuko den II. Trikitixa Txapelketako sari guztiak Hamen Bertokoa proiektuko kide diren ekoizleen produktuekin osotuta egongo dira. Horrela, jai berezi honen antolatzaile diren Udala eta Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea, eskualdeko produktuen sustapenerako ekarpena egin dute: “Antolatzen diren jaietan, eta kultur zein kirol ekimenetan garrantzitsua da bertoko produktuek presentzia izatea, eta sariak eman behar direnean be, bertoko elikagaien aldeko apostua egitea”.

Baserri Eguneko azokan parte hartuko duten ekoizleetako asko Hamen Bertokoa ekimeneko kideak dira. Euren salmahaietan, produktuekin batera, informazio eskuorriak eta Hamen Bertokoa-ko kide egiteko orriak be eskura edukiko dituzte.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies