Baserri egunean eta trikitixa txapelketan, ´HAMEN BERTOKOA´plazan

Giro ederrean ospatu dira Markina-Xemeinen Baserri Eguna eta II. Trikitixa Txapelketa, Udalak eta Jai Batzordeak antolatuta, herriko taberna, inguruko nekazari eta abeltzainek eta Uhagon kulturguneak lagunduta.

Hamen Bertokoa ekimena bietan presente egon da. Alde batetik, eskualdeko ekoizle partaideek parte hartu dutelako azokan, informazio eskuorriak banatuz. Eta bestetik, Trikitixa Txapelketako oholtza ondoan ere ikusgarritasuna izan du Lea-Artibaiko elikagaien sustapenerako proiektuak. Gainera, txapelketako sariak osatzeko Hamen Bertokoa-ko kide diren ekoizleen produktuak erabili dituzte antolatzaileek.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies