Eskualdekoak

BEKOBENTA ESKOLA PUBLIKOA

Markina-Xemein

Eskolako jantokia guraso elkarteak kudeatzen du 2016ko apiriletik hona, Eusko Jaurlaritzak jantokien kudeaketarako ireki zituen proiektu pilotuetako bat izanik. Proiektuaren filosofiaren oinarrian hiru kontzeptu dauzkate:

  • Km 0: Inguruko produktuak kontsumitzen dituzte; ahal duten guztia eskualdeko ekoizle eta dendetakoa.
  • Sasoian sasoikoa: elikadura osasuntsua eta askotarikoa.
  • Kalitatezko elikadura: ahal den guztietan produktu ekologikoa eta osokoa (integrala) erabiltzen dute menuak sukaldatzeko.

Kalitatezko elikadura: ahal den guztietan produktu ekologikoa eta osokoa (integrala) erabiltzen dute menuak sukaldatzeko.

AZKUE IKASTOLA

Lekeitio

Gaur egun jantokian erabiltzen duten produktu gehiena inguruko ekoizleena eta ekologikoa da. Hauen artean: Barazkiak, fruta, haragia (oilaskoa, solomoa), Ondarroako arrain freskoa, esnekiak (jogurra, gazta, esnea) eta arrautzak.
Ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunetzat dute jantokia. Horregatik egin dute jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua, helburu hauekin:

  1. Kontsumo arduratsua bultzatzea
  2. Baserritarren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea
  3. Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea
  4. Bertoko ekonomia sustatzea dakar

ZUBI-ZAHAR IKASTOLA

Ondarroa

Jantokian tokiko eta kalitatezko elikaduraren aldeko apustua egin da eta, guraso eta langile inplikatuen lanari esker, jantoki zerbitzuak bere menuan hainbat aldaketa txertatzea lortu du. Bide horretan pausuak emanez: tokiko arrain freskoa, produktu ekologikoak, integralak, etxeko zerbitzua…

  • Dena ikastolako sukaldean prestatua
  • Bertoko produktuak
  • Ondarruko portuko arrain freskoa
  • Eskualdeko barazkiak
  • Produktu ekologikoak
  • Produktu integralak
  • Menu bereziak (alergikoentzat …)
  • Etxeko postreak

Horrez gain, elikadura osasungarriarekin lotura duten balioak lantzeko ikuspegiarekin, urtean zehar hainbat sukaldaritza ekintza eta tailer antolatzen dira ikasleekin zuzenean lantzeko: pasta tailerra, mazedonia eguna, madalenak prestatzen…

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies