
Gabonak gainean ditugun honetan, gogora ekarri nahi dugu bertoko produktuak erostearen garrantzia. Gure ekoizle, merkatari eta ostalariak tokiko ekonomiaren motorra dira, dinamizatzaileak; eskualdean egiten dute lan eta eskualdearekiko konpromisoa dute; gure topaleku, bizikide eta azken batean, geure nortasunaren parte dira. Tokiko kontsumoari esker, gainera, garraioa murrizten dugu eta beraz CO2 isurketak; eta osasuntsu jateko aukera paregabea da.
Zentzu horretan, irailetik, otzara eskaintza dago aukeran. Hona hemen ekimenaren nondik norakoak:
Erraz-erraz egin dezakezue. Lea-Artibaiko dendetan enkargatu eta nahi duzuen lekura bidaliko dizuete; hona hemen, zehaztapenak:
- Lekeition
- Azoka: Eskaria egiteko telefonoa: 667 51 19 04/ Erosteko helbidea: Buenaventura Zapirain, 5
- Bideitzen: Eskaria egiteko telefonoa: 94 624 31 84/Erosteko helbidea: Atea kalea, 3
- Kasumay: Eskaria egiteko telefonoa: 632 774 547/ Erosteko helbidea: Pascual Abaroa, 23
- Markina-Xemeinen
- Ituarte: Eskaria egiteko telefonoa: 94 616 62 30/ Erosteko helbidea: Artibai kalea, 50
- Ondarroa
- Bolin: Eskaria egiteko telefonoa: 94 683 02 54/ Erosteko helbidea: Artabide kalea, 7
- Sustrai: Eskaria egiteko telefonoa: 94 683 07 62 Erosteko helbidea: Iparragirre, 6
BIDALKETAK EGITEKO AUKERA
Dendara bertaratu beharrik gabe, bidalketak egiteko aukera ere eskaintzen dute establezimentuek. Ituarte dendak Markina-Xemeinen barruan egiten ditu bidalketak, Kasumayk Lea-Artibai eskualde osoan eta Azoka, Bideitzen, Sustrai eta Bolin dendek edonora egiten dute.

EROSI BERTON BERTOKOA! Eskualdeko garapenean lanean.