Bakikureta landa oiloen arrautzak
Landan hazitako oiloen arrautzak
Baserrian jaioa eta familia baserritarra izanik txikitatik eduki dut baserriarekiko lotura eta bertatik bizitzeko guraria. Gogo horrek eroanda arraultzak ekoiztea eta oiloak zaintzea iruditu zitzaidan bide egokia eta horretan dihardut, bide batez eskualdeari nortasuna emanaz. Prozesu osoa berton egiten dut. Oiloak berton sortu eta aske hazten dira ikuilu inguruetan kalitatezko elikaduragaz ( osasun kontrol zorrotza daroe elikagaiek) eta egunero ontziratzen ditut arrautzak ahal danik eta freskoen heltzeko zuzenean Lea-Artibaiko biztanleen plateretara. Ekoizpen txikia dut eta kalitatean eta zaintzan dago nire indarra eta arrautzaren gozotasuna.
Produktuak
Eskualdean aske hazitako oiloek errundako arrautzak, kalitatezko jakiekin haziak. Gozoak, kalitatezkoak eta kontrol zehatzak igarotakoak.
Bertoko arrautza askeak.