Barrenetxe
Sasoiko barazkiak
1980. urtean sortu genuen kooperatiba, beharrizana ikusten zelako alkarlanean bertoko barazkiak ekoizteko. Ordutik aurrera ildo berdinetik jarraitu izan dugu betiere ingurumena errespetatuz eta jakien ziurtasuna bermatuz, bertoko barietateak ekoizten.
Ekoizpen integratuaren barruan jarduten duen nekazal sisteman oinarritzen gara, ziklo guztia berton osatuz. Era antolatu batean nekazal sektoretik bizi ahal izatea da gure helburua, beronek bai jarraipena eta bai eskaintza zabala emoteko aukera eskaintzen baitigu denboran eta kantitatean.
Produktuak
Sasoiko barazki freskoak: zaporetsu eta kalitatezkoak. Bertoko barietate autoktonoak ziurtatutako zigiluekin ekoiztuak: “Eusko Label”, “Euskal Baserri”.
Elkarlanean hazitako bertoko barietateak, geure barazkiak.