Bertokoa eta sasoikoa erosita, denok irtengo dugu irabazten!

Ezjakintasuna eta ziurgabetasuna dira akaso momentu honetan sektore guztietako egoera azaltzeko hitzik egokienak. COVID-19 gaitzak eragindako osasun egoera larriak konfinamendua ekarri zuen udaberrian, beste hainbat neurrirekin batera. Osasun publikoa zaintzeko hartutako neurri horiek bidelagun izan dituzte eta orain ere badituzte Hamen Bertokoako ekoizle, merkatari eta ostalariek ere.

Zer datorren ondo inork ez dakien arren, kontsumitzaileoi hausnarketarako bide eman ziguten uda hasieran proiektuko ekoizleekin izandako elkarrizketek. Bideo labur hau egin zen orduan, eta hona hemen handik ateratako zenbait gogoeta.

Ziurgabetasun aldian ere, lanean

-Egoera latza izan arren, konfinamendu garaian ere baratzean zein animaliekin egunero lan egin behar izan zuten ekoizleek; “zentzuarekin jokatuta, lurra lantzen jarraitu behar izan genuen, jendeak jan egin behar duelako”.

-Beldurra, ezjakintasuna, ziurgabetasuna… Produktua ondo salduko ote zen kezka zen nagusi.

-Egoera latz honek jendeak herritik gutxiago irtetea eragin du, eta ondorioz, herriko dendetan erosteko joera handitu egin da, bide batez, bertoko produktua ere gehiago erosiz..

-Hala ere, ekoizleek azoka berezien hutsune handia dute, askorentzat salmenta puntu garrantzitsuak baitira.

Bertoko produktuen onurak

-Bertoko produktuak naturarekin onuragarriak dira, naturalak, osasuntsuak eta bertokoak. Bizitza eman behar diogu herriari, denda txikiei, bertoko ekoizleei… Horretarako bertokoa kontsumitu behar da.

-Gure baserritarren lana baloratu behar dugu, produktu naturalak eskaintzeko lan eta lan egiten dute. Bertoko kontsumoa bultzatu behar da, eta momentu zailetan, are gehiago.

-Bertoko hornitzaileek konfiantza, hurbiltasuna eta kalitatea eskaintzen dute.

-Bertoko produktua sasoikoa eta osasungarria da, norbanakoarentzat eta planetarentzat.

Beraz, badakigu, egin dezagun denok ahalegina, bertokoa eta sasoikoa erosiz, osasunean eta ingurumenean irabaziko dugu. Kontzientzia aldaketa eragin eta aldaketa hori denboran irautea tokatzen da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies