Burua erabiliz, elikadura burujabetzarantz

Iritsi da udaberria, honekin batera bere egun argitsu eta paisaia loretsua ere; hala ere, azken aste honetako albisteak komertzio mundialaren kili-koloak bete ditu, argi utziz zein garrantzitsua izan daitekeen lurralde baten elikadura burujabetza. Azken aldian, iragarki gehienak dira egoera mundial kaskarra eta komertzio mundialaren arazoei buruz. Suezeko kanalean hondartu zen EverGiven itsasontziak argi utzi du beste herrialdeetako elikagaien menpe egotean, komertzio mundialaren arazoen menpe ere geratzen garela, eta produktuen irisgarritasuna zaurgarri bilakatzen da.

2020.urtean oso argi geratu da lurralde txikien esku-hartzea politika eta erabaki globaletan oso txikia dela, baina hauek lurraldean duten eragina, berriz, oso handia; bertako jarduera sozio-ekonomiko-ekologikoan aldaketa nabarmenak (askotan larriak) eragiten.

Munduko gertaerek jartzen gaituen egoeran ikusita, inflexio puntu bat izan daiteke urte hau, eta batez ere, udaberri hasiera hau. Oraintxe hasiko dira gure baratzeak kolorez betetzen eta gure larreak bizitzen. Erabili dezagun burua eta elikadura burujabetzara jo, bertako produktuak kontsumitzeak eskubideak ere ematen baitizkigu. Horregatik, sustatu geurea, sustatu Hamen Bertokoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies