Dibertsitatea: aberastasunaren oinarria.

Aniztasun biologikoa naturaren oinarri, eta aldi berean misterio handienetako bat da. Orain dela 4,5 milioi urte sortu zen Lurra planeta eta duela 2 milioi urte baino lehenago sortu ziren lehendabiziko izaki bizidunak bertan. Gaur egun, uste da 8 milioi espezie pasatxo bizi direla bertan; hau da, lehenengoa sortu zenetik, bataz beste, urtean 4 berri sortzen dira.  Dena dela, datu hau ez da esanguratsua; izan ere, historia guzti horretan espezie askoz gehiago sortu dira, bai eta desagertu ere. Horrela jardun du gure planetak milioika urteetan zehar: etengabe espezie berriak sortu eta desagertzen.

Baina zer da izatez espezie bat espezie egiten duena? Hau da, noiz sortzen dira espezie berriak eta zer dela eta agertzen dira? Definizioz, beste indibiduo batekin ugaldu eta ondorengo emankorra emateko gai den organismo taldea da; horregatik, erabiltzen da taxonomian oinarrizko unitate bezala. Adibide bat jartze aldera: astoa espezie bat da, eta espezie berdinekoekin ondorengo emankorrak izan ditzake; zaldia, ostera, beste bat da eta beste zaldiekin ondorengo emankorra eman ditzake.

Baina, zer gertatzen da mandoaren kasuan, adibidez? Kasu honetan, astoak eta zaldiak ondorengo bat izan dezakete (mandoa, hain zuzen); hala ere, mandoa hibridoa denez, ez da sekula emankorra izango, eta ezingo da baldintza hauetako indibiduo biren arteko ondorengorik jaio.

Baliteke, agian, gutariko askok honen berri ez izatea, baina hibridoak uste baino askoz ere presentzia handiagoa dute gure eguneroko bizitzan; izan ere, jaten ditugun barazki eta ortuari gehienak hazi hibridoetatik datoz, ehuneko handi baten hibrido artifizialetatik. Honek bere kalteak eragiten ditu; egia esan, orokorrean errendimendu altua izan arren, zor ekonomiko, ekologiko eta sozial handia sortu dezakete. Gainera, autoktonoak ordezkatu, eta bertokoak ez diren mota ezberdineko barazkiak sartzen dira. Mota honetako haziak erabiltzeak, gehienetan, ur eta pestizida kopuru handiak eskatzen ditu, eta honek lurzoruak kutsatzeko aukera errazten du. Gainera, hauen aldeko apostua egiteak, nekazaritzako dibertsitatea kaltetzen dute; egia esan, azken finean, forma, kolore, zapore, eta egitura zehatz batzuetara murrizten dira fruitu eta barazkiak, eta naturaren aberastasunari uko egiten dio.

Bestalde, hauen erabilerak sor ditzaketen kalte ekologikoez gain, galera sozial eta ekonomikoak ere kontuan izan behar dira; izan ere, honelakoek ezin dute ondorengorik eman eta hibridoak erabiltzen hasi ondoren, ezinezkoa izaten da beste urte batzuetarako haziak lortzea- urtero haziak erosi beharko dituzte, beraz-.

Horrek, hazien salmentan lan egiten duten enpresek nekazaritzan eta lehen sektorean botere handia izatea eragiten du, eta  alorra monopolio bihurtzeak, ekoizle eta nekazari txikiei kalte handiak eragiten dizkie.

Gure ekoizleen artean badaude kontzeptu hauek ondo ulertzen dituztenak eta hazi hauen erabilera ahalik eta gehien edo zerora murrizten dituztenak, hala nola, Gabixola Agroekologia, Ekoalboraz edota Kostabi. Hauek argi daukate elikadura burujabetza bertokoaren alde egiten duen proiektu bat baino gehiago dela, guztion artean geurea zaintzean datzala, alegia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies