Hamen Bertokoa ekoizleen katalogoa

Ekoizleen katalogoa osatu da

Ekimeneko partaide diren Lea-Artibaiko denda eta ostalaritzako establezimenduetan banatuko da

Hamen Bertokoa-k katalogoa osatu du proiektuko kide diren 17 ekoizleekin. Bakoitzari buruzko informazio guztia eta kontaktua ageri da Leartibai Garapen Agentziak eta Lea-Artibai Landa Garapen Elkarteak egindako katalogoan. Hamen Bertokoa proiektuko kide diren establezimenduen artean (15 denda txiki eta 19 ostalaritzako establezimendu) banatzen ari dira, modu horretan eskualdeko produktuez hornitzeko aukera gehiago eta errazago izan dezaten eskura.

Gaur egun 17 dira Hamen Bertokoa proiektuan parte hartzen duten Lea-Artibaiko elikagai ekoizle eta elaboratzaileak. Horietatik sei  barazkigintzan edota frutagintzan ari dira, hiru esnekiekin, bi edari ekoizleak dira  (sagardoa, zukuak eta txakolina), beste bi ogi eta gozoak egiten dituztenak, eta azkenik, arrautzak, erleen produktuak, barazki kontserbak eta prestatutako jakiak ere hor daude, bakoitza marka banagaz.

Urriko Azoka, pintxo tailerra, zozketak eta gehiago

Urriaren 12an Markina-Xemeinen ospatuko den Urriko Azoka Nagusian parte hartuko dute Hamen Bertokoa-ko hainbat ekoizlek. Euren salmahaietan izango dituzte eskura proiektuari buruzko informazio orriak, baita kide egiteko aukera ere. Era berean, Leartibai Garapen Agentziak antolatuko dituen tailerretako batean, pintxo tailerrean, Hamen Bertokoa-ko produktuak erabiliko dira elaboraziorako.

Joan zen udaberrian egin legez, udazken honetan ere produktuen zozketak antolatuko ditu Hamen Bertokoak, proiektuko kide egiten direnen artean. Horretarako, hamenbertokoa.eus webgunean eman daiteke izena, edo eta facebook, twitter eta instagram sareen bidez informazioa jaso eta partekatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies