Elikatu

Elikatu (Oleta-Amoroto)
Elikatu (Oleta-Amoroto)
Elikatu (Oleta-Amoroto)
Txipiroiak saltsan. Elikatu janari prestatuak, Oleta. Hamen Bertokoa
Lasagna. Elikatu janari prestatuak. Oleta. Hamen Bertokoa
Albondigak. Elikatu janari prestatuak. Oleta.Hamen Bertokoa

Jaki prestatuak

Familian hiru belaunalditan jatetxean jardunaz batera, 2009 inguruan hasi ziren Ibai-Gane jatetxeko familiakoak jakiak aurretiaz prestatzen. Hasiera batean jatetxerako bertarako aurretik prestatuta eduki ahal izateko, bai eta lagunekin mendira eroateko ere. Hortik, lagunak eurak eskatzen hasi, eta batak eskatu, besteak eskatu, eta Elikatu sortu zen.

Bizi guztiko errezetak lantzen dituzte, lehengaien kalitatea zainduz, Km0 filosofiarekin, euren txahalak transgenikorik gabe hazi eta zainduz, eta ahal dan neurrian bertoko produktuak erabiliz. Jakiak 20 kiloka sukaldatuak daude, era honetan kalitatea eta zaporea mantenduz.

Kontsumitzaileak jaki osasuntsuak eta betiko erara sukaldatuak momentuan dastatu ahal izango ditu; maria bainutan egosi eta berotuta prest daude jateko eta hutsean ontziratuta daudenez gero, 3 hilabetez gorde ahal izango ditu.

Produktuak

Betiko erara sukaldatutako jaki tradizionalak. Berotu eta prest jateko. Okeladun jakiak, arraindun jakiak, pastak eta gisatuak, barazkidun jakiak eta postreak. Guztira 24 errezeta. Bertoko jaki ezagunena eta arrakastatsuena: “Tximinoiak tintan”

Betiko errezetak, momentuan dastatzeko prest

Mahai-gaineko
Sagarra Mantzana
Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies