Elkarrekin dugun etorkizuna, elkarrekin izan dadin

Egun ditugun joera globalak ez du oso ondo jartzen biodibertsitatearen, eta, orokorrean, naturaren egoera. Bizitzen ari garen krisi globalaren aurrean, badirudi, pixkanaka munduko nazio ezberdinak hasi direla egoera honek duen erantzunaren behar izanaz ohartzen. Hori dela eta, azken urteetan, apustu handia egin dute garapen iraunkorreko helburuak barne hartzeko beraien politiketan; 2030 agenda plan ezberdinak eginez, esparru politiko, ekonomiko eta sozialen barruan ingurumena eta honen garrantzia balioztatua izan dadin.

Arazoa globala izan arren eta honen aurrean hartzen diren erabakiak nazioartekoak diren arren, panorama honetan, ekoizle eta komertzio txikiek, eta batez ere, lokalek, jarrera estrategikoa dute. Azken finean, nazioarteko gatazken arrazoi nagusietako bat, baliabide naturalen gainean dagoen interesa da, hauek esplotatzeak eta merkatu internazionalean saltzeak ematen duen aberastasun ekonomikoa da hildako asko sortzen dituzten gerren oinarri. Gatazka hauen erruz, tokiko biztanleei beraien lurren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea zapaltzen zaie, eta etekinak beste herrialdeetan saltzean prezio lotsagarriekin, tokiko ekoizleen lan baldintzak apurtu eta desberdintasunak handitzen dira. Elikadura burujabetzaren alde egitea, nekazaritza politiken esku hartzea defendatzea baino askoz gehiago da; bakearen, bizi baldintza duinen, desberdintasunen murrizketaren eta gosearen amaieraren alde egitea da.

Gizakion eskubideak zapaltzen dituzten jarduera globalekin bukatzeko, eraikitzen ditugun  kontsumo eta harreman komertzialen antolaketak garratzi handia izan dezakete. Alde batetik, komertzio eta produkzio kateak laburtzean karbono emisioak murrizten dira, eta hau lurralde eremu txiki batean eginez gero, karbono aztarna ere bai, horrela hirugarren beste herrialdeekin dugun aztarna ekologikoa txikituz. Harreman komertzialak laburtzean eta tokiko produktuak tokiko biztanlerian kontsumitzeak, lan baldintzak lurraldeko legedietan oinarrituta egotea ahalbidetzen du. Beste alde batetik, natura eredutzat hartuta produkzio eredu zirkularrak bultzatu behar dira, ekonomia zirkularra ezarri behar dugu gure negozioetan. Naturan ez bezala, gure produkzio linealak, produktu unitateko beste horrenbeste zabor edo oraindik gehiago eragiten ditu, negozioak ekologikoki jasangaitzak eginez. Natura eredu hartu behar dugu, ekosistemetan ezer ez da zaborra, denak du eginkizun eta zergati bat sistema barruan. Hala ere, gaur egun ez da existitzen gizakiaren esku hartzerik izan ez duen ekosistemarik munduan, eta orduan agertzen dira zaborrak, gizakiaren esku hartzearekin batera. Hori dela eta, natura eredu hartu behar dugu; elkarrekin dugun etorkizuna, elkarrekin izan dadin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies