Bertoko produktuak eta sasoian sasoikoa kontsumitzeak abantailak baino ez ditu, norberarentzat eta ingurukoentzat. Onura horien zerrenda bat osatu dugu, lagunduko al diguzu zerrenda osatzen?
- Sasoian sasoiko produktuak osasuntsuagoak eta nutritiboagoak dira. Behin produktua heldu denean jasotzen da uzta, hau da, produktu horrek nutriente guztiak dituenean. Bitamina eta mineral gehiago dituzte sasoiko jakiek.
- Berton kontsumitzeko denez, elikagaiari bere prozesu naturala errespetatzen zaio, berdeegi batu barik.
- Sasoiko elikagaiek ezaugarri organoleptiko ezin hobeak dituzte; zapore, kolore, testura eta usain apartak. Hortaz, jaki gozoagoak dira.
- Bertoko klimara egokitutako elikagaiak dira eta beraz, ez dute kontserbatzeko produktu kimikoen beharrik.
- Sasoiko produktuak bertoko ekoizleek, merkatariek eta ostalariek saltzen dituzte, eta ondorioz, horiek kontsumituta bertokoei ematen diegu bultzada. Ekonomia eta gizarte garapenerako oso garrantzitsua da hori.
- Ingurumenerako hainbat onura ditu. Horietako bat, garraiobide gutxi behar direla. Aire eta soinu kutsadura eta berotegi-efektuko gasen isurketa saihesten da horrela.
- Naturaren zikloak eta biodibertsitatea errespetatzen dira sasoikoa eta bertokoa ekoiztean.
- Sasoiko jakiek gastronomia eta kultura ondare eta aukera zabala suposatzen dute.
- Bertoko enplegua sortu eta mantentzen laguntzen da.
Iturriak:
https://www.onekinnutrizioa.com/2018/09/28/zergatik-jango-dut-sasoikoa-eta-bertakoa-dena-2/