Gabonak ate joka ditugu, eta azken orduko erosketak egiteko ordua iritsi da. Bazkari edota afalordurako jatekoak eta edatekoak zein maite ditugunei opariak egiteko, Hamengoa eta Bertokoaren aldeko apustua egiteko ordua heldu da.
Hainbat produktu berton eta bertokoei erosteko aukera dugu. Barazkiak, arrautzak, esnekiak, eztia, fruituak, haragia, janari prestatuak, kontserbak, ogia eta gozoak, sagardoa eta txakolina zein sukaldatzeko landareak beste inora mugitu gabe eskura ditzakegu. Kontsulta ezazue gure ekoizle zerrenda, hemen: Klik
Mahairako zein oparitarako, jatordu zein otzara ederrak prestatu ditzakegu bertoko produktuekin. Hala ere, prestaketetarako astirik barik bazabiltzate, lasai hartu! Gure ostalarietako askok etxera eramateko janaria prestatuko dizuete; Gabonetarako menu aproposak dituzue aukeran! Euren kontaktuak: Klik
Horrela, eskualdean kontsumituz, bertoko ekoizleak eta merkatariak zaintzeaz gain, geure osasuna ere zainduko dugu. Izan ere, jaten duguna lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen du hurbileko ekoizpenak. Zer esanik ez, ingurumenari, gure mendiei, basoei.. ere mesede ederra egiten dio bertoko produktuen kontsumoak, urrunetik ekarri beharrik gabe, garraiobideen erabilpena murriztuz.
Beraz, Gabon hauetan, bertotik kontsumitu. Animatu!