Kostabi
Barazkiak
Bingen ekintzaile gaztea basogintza teknikari ikasketak egin ostean basoan ibili zen lanean Igor Lete nekazariarekin. Beronek basotik solora salto egitera animatu zuen, eta 2017an hasi zen nekazaritza lanetan bere kontura. Horrela, gustuko duen tokian sortu du bere bizimodua. Bere barazkiak era agroekologikoan lantzen ditu, nahiz eta ziurtagiririk ez eduki oraindik, permakulturaren printzipioak jarraituz.
Produktuak
Sasoiko barazkiak, bertoko barietateak, fresko-freskoak, osasuntsuak eta salmenta zuzenean. Era agroekologikoan landuak.
Barazki freskoak. Lurrak zer emon haxe hartu.