Laneko Koop. Elkartea
Sagardoa, txakolina, barazki eta fruta kontserbak
1996. urtean Lea-Artibai bailarako 14 baserritar elkartu eta LANEKO kooperatiba sortu genuen. Sagardogile talde bat hasi ginen geure produktuek behar zituzten inbertsioak amankomunean egiteari buruzko gogoetak egiten eta hortik sortu zen gure kooperatiba. Bestalde ortuko eszedenteei irteera emateko produktu eraldatuak ekoizteko inbertsio amankomuna gauzatu genuen, kooperatibako kideei eta bai inguruko ekoizleei euren gaiak transformatzeko aukera zabalduz.
Produktuak
Sagardoa, txakolina eta sagar zukua: Hornitzaileak bazkideak eurak eta bertoko inguruko ekoizleak. “Bizkaiko sagardoa”, “Bizkaiko txakolina”, “Euskal sagardoa”, zuku ekologikoa.
Barazki Kontserbak, mermeladak eta sagar dultzie, kalitatezkoak eta ahal danik aditibo gitxien erabilita. Gehigarririk gabe.
Produkzio ekologikoa: sagar zukua, sagardoa eta sagar dultzie.
Elkarlanaren indarra eta saporea.