Larruz ahuntz gazta
Ahuntz gazta
Iban eta Gorka Muniozguren anaiek 2010. urtean kaleko bizimodutik baserrirako bidea egin zuten. Lana utzita betidanik buruan bueltaka ibili zuten proiektua martxan jarri zuten: Larruz baserripean korta ederra eraiki eta ahuntz esnearekin gazta ekoiztea eskualdeko ingurune berezienetako baten, Urregarai (Santa Eufemia) eta Bedartzandi mendien magalean.
Produktuak
Larruzen jaio eta hazitako ahuntzen esnearekin eginiko gazta. Transgenikorik barik eta bertoko belar ederrarekin hazitako ahuntzen gazta gozoa eta kalitatezkoa.
Bedartzanditik Urregaraira gazta ona egiten.