Negua joan da, ta…

Negua joan da, eta badator udaberria. Elur urte, gari urte dela esaten dute, neguak elurteak utzi dizkigu baina hasiak gara udaberrian sartzen, eta honekin batera, eguzkia badabil neguan lo egin duena esnatzen. San Jose loreak irten dira magnoliekin batera, eta laster hasiko dira otaberak gure txilardietan inguruak koloreztatzen, horregatik esaten da udaberria kolore horiz hasten dela.

Udaberriaren sarrerarekin, gure baratzeak ere oraintxe hasten dira berpizten, udan eguzki ordu gehiago dituenez egunak, landareek fotosintesia egiteko denbora gehiago dute, horrela hazteko aukera izanez. Oraintxe hasiko da gure ekoizleentzako landaketa sasoia, hemendik aurrera eguraldia hobetuz joango delako. Martxoan tomatea, piperra eta porrua eta ereiteko sasoia da, udarantz gure dendetan eskuragarri izateko.

Baratzetako urtea oraintxe hasten da modu baten esateko, hemendik aurrera lanak gorantz egingo baitu, erein, zaindu eta jasotzen jarraitzen dugu. Denon artean bultzatu dezagun bertan lantzen diren lurretan ekoiztutako produktua, Hamen Bertokoa kontsumituz, etxe inguru aberatsa dugu, egun koloretsuei jarraipena eman diezaiegun. Hamen bertokook, Hamen Bertokoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies