Olaia jatetxea
Eguneko eta asteburuetako menua
Egunean egunekoa prestatzen dute Olaian. Sukaldaritza tradizionala eta egunean bertan egina. Zaporeari ematen dio garrantzia Ricardok. “Produktu fresko eta ona ” behar dela dio hori lortzeko. Etxeko okela eta beraien ardi esneaz egindako postreak aurkitu ditzakegu. Jendea etxean bezala sentitzea nahi dute.
Produktuak
Barazkiak, frutak, esnea, arrautzak eta ogia.
Egunean egunekoa eta etxekoa.