Santo Tomas Azokan, zozketa

Hamen Bertokoa, Lea-Artibaiko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa bertotik bertora sustatzeko ekimena, Lekeitioko Santo Tomas Azokan izango da.

Alde batetik, ekimeneko kide diren hainbat ekoizle bertan izango direlako haien produktuekin. Eta, bestetik, abenduan martxan izan den produktu sortaren zozketa bertan egingo delako, zuzenean, 14:00etan. Abenduan Elikatu-ren makailaua piperrekin, Larruz-en gazta eta Altzoa-ren piperminak daude zotz egingo den sortan. Horretarako, Hamen Bertokoa ekimeneko kide egitea da baldintza. Internet bidez egin daiteke izen ematea (https://hamenbertokoa.eus/egin-kide/), eta Azokan bertan, horretarako egongo diren orriak beteta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies