Sustraitik, hostora

Aurreko hilean argitaratu zen Euskadi Green Deal plana, bertan, autonomia erkidegoak hurrengo urteetan izango duen jarraibidea zehazten da, helburua: lurraldea karbono neutroa izatea 2050.urtean. Jarraibide horretako puntu bat elikadura izango da, “landa eremutik mahaira” bezala izendatu dutena. Puntu honen arabera nekazaritza ekologikoa eta km0 produktuak laguntzeko programak egingo dira, elikagai xahutzearen aurkako ekimenak, landa eta itsasertz eremuaren garapenari laguntza bultzatu, eta belaunaldi-txanda zaindu lehen sektorean. Honekin guztiarekin, lurralde iraunkorrago bat izatea lortu nahi da, gure jardueretako baldintzen erresistentzia eta erresilientzia handitzeko. Jarraitu behar diren pausuetan badirudi ondo ulertu dela etorkizun jasangarria helburu izanda, ekintzak eremu  txikietatik hasi behar direla, izan ere, gizartearen oinarria harreman sozial, ekonomiko eta ekologikoak dira; eta hauen lehen eskuhartzea hurbileko eremuetan eman behar da.

Harreman ekologiko, ekonomiko eta sozial horretan sartzen da gure lana. Etorkizun jasangarri bat irudikatzean, elikadura burujabetza bultzatuko duten proiektuak ezinbestekoak izango dira, beharrezkoa delako gure eremuko elikadura politiken jabe izatea, eta hauen gain hartuko diren erabakiak egoeraren arabera hartzea. Horrela ez bada, hain beharrezkoa den lehen sektorea komertzio eta politika globalen esku geratuko da, eta honek bere gain dakarren karbono aztarna ez da murriztuko.

Lea-Artibai eremuan lehen sektorea indartzea da gure xedea. Hori oinarritzat hartuta, bertako produktuak bertan kontsumitzea lortuz gero, inportazio produktuen beharra jaitsiko litzatekeelako, baita hauek bere barnean dakarren kutsadura ekidin ere. Argi dago aldaketak nahi badira oinarritik hasi behar direla ekintzak, hau da, gizarte jasangarri bat nahi badugu gizabanakotik (oinarritik) hasi behar garela, hostoak berde iraun dezan, sustraiak duen garrantzia ezinbestekoa delako.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Menu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies