Urriko zozketak, martxan

Urriko Azoka Nagusian Hamen Bertokoa produktuen bi sorta zozkatu ziren. Bata, bertoko produktuekin eginiko herri bazkarian batu zirenen artean, eta bestea, berriz, egun horretan proiektuko kide egiteko orria bete zutenen artean. Zorionak eta mila esker Lea-Artibaiko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa sustatzen laguntzearren!

Gainera, urriko zozketa digitala ere martxan dago. Oraingo honetan Laneko Kooperatibako sagardoa, txakolina eta marmelada; eta Gure Eztia-ren ezti potea izango dituzue sortan. Orain arte Hamen Bertokoa-ko kide zareten guztion artean eta hilabete honetako 30era arte webgune honetan bertan izena ematen duzuenon artean egingo dugu zozketa urriaren 31n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.

Menua

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika.

ONARTU
Aviso de cookies